XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Atala Udal Barrutiko ordezkariak 15. art. Barrutiko Eskola Kontseilu bakoitzean, Barrutiko kontseiluko Ordezkari Lehendakariak bertako kontseilarien artetik ordezkari bat izendatuko du.

2. kapitulua Hautatutako kontseilariez 16. art. Hautesleak honako atal hauetakoren batean dauden pertsona fisikoak izango dira: a.1) O.H.O.ko Ikastetxe Publikoetako Ikasleen Gurasoen Elkarteak.

a.2) Ertainetako Institutuetako Ikasleen Gurasoen Elkarteak.

a.3) O.H.O.ko Ikastetxe kontzertatuko Ikasleen Gurasoen Elkarteak.

a.4.) Ertainetako Ikastetxe Kontzertatuko Ikasleen Gurasoen Elkarteak.

b.1) O.H.O.ko Ikastetxe Publikoetako Eskola Kontseiluko kide den Irakaslegoa.

b.2) Ertainetako Institutuetako Eskola Kontseiluko kide den Irakaslegoa.

b.3) O.H.O.ko Ikastetxe Kontzertatuko Eskola Kontseiluko kide den Irakaslegoa.

b.4) Ertainetako Ikastetxe Kontzertatuko Eskola Kontseiluko kide den Irakaslegoa.

c.1) O.H.O.ko Ikastetxe Publikoetako Eskola Kontseiluko kide den Ikaslegoa.

c.2) Ertainetako Institutuetako Eskola kontseiluko kide zen Ikaslegoa.

c.3) O.H.O.ko Ikastetxe Kontzertatuko Eskola Kontseiluko kide den Ikaslegoa.

c.4) Ertainetako Ikastetxe Kontzertatuko Eskola Kontseiluko kide den Ikaslegoa.

d) O.H.O.ko Ikastetxe Publikoetako eta Ertainetako Institutuetako Zuzendariak.

e) Ikastetxe Kontzertatuko titularrak.

f) Euskaltegietako titularrak.

Heziketa maila bi ematen dituzten Ikastetxe Kontzertatuetan, ikasle kopuru handiena duen mailan joko da lerrokatutzat Gurasoen Elkartea, Irakaslegoa ordu gehien diharduen mailan eta ikaslegoa bere heziketa mailan.

17. art. Hautespen eskubidea pertsonalki gauzatuko da.

Elkarteen kasuan, Elkarte bakoitzeko lehendakari, lehendakariorde edo Idazkariak du, bata zein bestea delarik eta Ikastetxe kontzertatuetako titularrak eta Euskaltegiak direnean, hauek legalki ordezkatuko dituen pertsonak.

18. art. Hautesle bakoitzak botua dagokion Heziketa Ikastetxeko Barrutian emango du, honekin harreman zuzenak dituelarik, eta 16. artikuluan agertutako atal bakoitzean.

19. art. Hautagai dira Heziketa Udal Zerbitzuak egindako erroldetan agertzen diren pertsona fisikoak.

Hauteskunderako deialdi egunean Elkarteen Udal Erregistroan dauden Elkarteetan, Elkarteko kide diren pertsona fisiko proposatuak.

20. art. Gurasoen Elkarte, Ikastetxe Publikoetako Zuzendari eta Ikastetxe Kontzertatuko titularrentzako botu haztatuaren Sistema erabiliko da ikastetxean matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera, ondoren zehazten den moduan: